XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oha! Bizi gaiten bakhean!.

Hire nahia neria duk.

Euskual-Herria maitiaraziko diat.

Eskola handietan Euskuara irakhusia izanen duk.

Ganich itsuli zen bere herrira.

Thunatekeriari ukho egin zion.

Lotu zen lanari.

Bilakatu zen makhila egile.

Geroztik, Euskualdun etchetan, itzetik dilidan athearen gibelean edo bertze toki hautatu batetan, ikhusten da makhila Etcheko Jaunaren laguna athera-aldi handi guzietan.

Nehork ez dezake izi Euskualduna makhila eskuan.

Hainitz Errege, Buruzagi, Ministro, Aintzidari ohore handia izan zaiote makhil Euskualdunaz jabetzea.

Mundu bazter gehienetan badabila makhil Euskualduna.

Denek goresten dute.

Laminak eman ziozkan indar eta podorea atzarriko zaizko sekualan Euskuara mehatchatua balitz.